XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JOXE, noski, begira egona zen garartetik ke itxurako zerbait ateratzen ikustean, baina ardagaiak itzali zituzten bezain laster, irudipenen bat izan zuelakoan edo... aldegin zuen.

Errekin berezi haietako denak bukatzerako, ordea, aldegin zuen mutikote pareak eta badaezpada ere txabolara inguratu.

TXOMIN nahikoa eginda zegoen ardagaiez, baina LOPE prest zegoen hondarrak bukatzeko, eta txabola ageriegian zegoenez horretarako, ARRANTZUNTZI zeritzaten zuhaitzera joanik, bukatu zituen LOPEk azkeneko puruak eta bien artean azkeneko sagar aleak.

Etxerakoan bereizi zirenean, kezka bana zuten buruan.

Batak erre usainik hartuko ote zioten, eta hartzen bazioten zer esan?.

Besteak, agian, bere kontzientziaren harra besterenetik sagarrak hartu zituelakoz...

Erre usain kezkak zituenari, garbi-garbi ez bazen ere, zerbait somatu zioten eta etxeko gizonezkoek, artabixar, ardagai eta abarrez adarra jotzen zioten artean, emakumeak, zer, nondik eta nola ezin aterarik zebiltzen.

Ilunabar hartan, ahalik azkarren joan zen ohera noski, baietz ala ezetz, ezer esateke...

Besteari, berriz, sagar asko jana zen nonbait eta, inork ez zion ezer antzeman.

Baina ohera joan ondorengo bakardadean, loa zerbait galerazi zion kontzientziaren harrak.

Hurrengo goizez, laster adierazi zizkion bere berriak batak besteari.